miércoles, 16 de noviembre de 2011

Tripako mina eta korapiloa bigarren aldiz.

Tripako mina sabelean eta korapiloa eztarrian.
Inurridura besoetan eta zutik egoteko zailtasuna.

Ezer ez dago neure esku jada.
Bakoitzak uste duena pentsatzeko aukera badauka eta nahi duena sinistearen aurka ez daukat zereginik.
Izan ere ez da neurea zeregina. Ez det ezer egin.

Gauza da, urtebete ondoren, hain ondo ezagutu ondoren, hainbeste sekretu elkarbanatu ondoren... nolakoa naizen ez jakiteak gaizki sentiarazten nauela. Gutxinaka-gutxinaka eta kolpeak bata bestearen atzetik jaso ezkero hau da gehien min egiten didana. Antza, ez zituen nere sekretuak entzun, ezta nigan konfidatu ere, are gehiago, enindun ezagutu.
Hortaz, gezur hutsa bizi dudala sentitzen det, denbora galdu dudala ezezagun batekin, hoberen ulertzen ninduna zala sinetsiz.

 Inoiz ez zidala minik egingo zin egin zidanari nire osotasunean entregatu nintzan, kostaka. Zenbat negar beragaz konfidatzeko eskatu zidanean. Zenbat irribarre eta besarkada maite ninduela esaten zidan aldi berezi eta gutxienetan. Hor baitago gakoa, orain ere, maite ninduela uste detela. Baino norbait maitatzeko lehenik eta behin, nolakoa den, eta bera zein den jakitea beharrezkoa zelaz ziur nengoen.
Ikusita dago berriz ere, oker nengoela.

Neri gertatzea ere...r

No hay comentarios:

Publicar un comentario