lunes, 8 de octubre de 2012

Lesakan

Lesaka herriak bere jaiotza ikusi zuen.
Herritar gutxi baziran ere, herri hartatik urrun ez zegoen baserri batean seme-alaba ugari ziren. Anttoni zen nagusia. Horrexegatik hain zuzen, hamabost urte besterik ez zituela maletak egin eta hirira jun behar izan zuen, lan bila.
Donostian aurkitu zuen ezkondu berriko bikote bat. Gizona, donostiar sendagilea zen eta emaztea bere erizaina. Alaba bat zuten Marta izenekoa.
Urteak joan, urteak etorri eta Anttonik sukaldari eta garbizain bezala lan egiten zuen bitartean, familia hura hezi eta haunditzen ikusi zuen: bigarren semearen jaiotza, bi haurren ezkontzak eta haien seme-alabak...
Konturatu gabe, Anttoni familiakoa izatera pasa zen.
Amaordea batzutan, amonaordea besteetan, baina beti gurekin egon zen. Hau dela eta, bihotz-bihotzez nere agur bero eta maitekiroena eskeini nahi diot. Fisikoki ezpada ere, intentzioa hementxe dago.
86 urtekin utzi gaitu, bere jaiotza ikusi zuen herri huran.

Goian bego.

No hay comentarios:

Publicar un comentario